#redca

Elkarleku hau kontsultore batzuek, sarean antolaturik, sortu dugu. Guretzat lana bizibidea da eta atsegingarria ere bai.

Elkarlekua, azken batean, artisauen auzunea da, bertan ezarri baititugu lantegiak eta bertara elkartzen baikara solas egitera, elkarri laguntzera edo, besterik gabe, bertan dabilenarekin denbora ematera. Denon auzunea da hau, kontsultoreona eta kontsultore ez zaretenona ere bai. Lasai egin dezakezu, beraz, ibilalditxoa hemen, etorri nahi duzun guztietan.

Etorkizunean sare ireki zabala eduki nahiko genuke, zeinean solasaldia aise, erraz, arin eta goxo egingo baikenuke, balioek eta jarduerak lotutako profesionalen, kontsultoreen eta laguntzaileen ekarriari esker.

 

Elkarleku hau mihise baten modukoa da, bertan marrazten baititugu mota guztietako ideiak, eta posibilitateak eta aisialdia ere zein bere neurrian erabiltzen ditugu.

Kontsultoretza modu askotan uler badaiteke ere, guk betikoa egiten dugu, hots, arazo zehatzak konpontzen dituena eta inguruari eta beren langile eta gizakiei egokitu nahi dieten erakundeak hobetu nahi dituena. Kontsultoreen sare honen ezaugarria ez da zer egiten dugun, nola egiten dugun baizik. Baina hori guztia Artisauen Kontsultoretzaren Adierazpena egin genuenean azaldu genuen luze eta sakon; zoaz hara, bada, eta jakingo duzu horren esanguraz.

Adierazpen horretaz gain, beste atal batzuk ere topatuko dituzu gure txoko horretan, gure jarduteko modua deskribatzen dutenak; funtsean gure jarduteko modu horrek euskarri hauek ditu:

Entzutea

 Sarekideok irakurtzen ohi ditugun weblogak jarri dizkizugu eskura, etengabe eguneraturik gainera.

w

Solas egitea

geure blogetan, kontsultoretzaz argitaratzen dugunaren inguruan.

Lankidetzan aritzea

hemen aurkeztuko ditugun proiektuetan, geure jarduteko modua, metodologia, esperientzia eta ezagutza banatzeko.

Harreman sarea osatzea

 elkar ezagutzea, hobeto jakitea zein den zein, gutako bakoitzak zertan diharduen, etab.

Amaitzeko, jakin behar duzu gune hau etengabe berregin behar dugula (etengabeko beta dela-eta, badakizu), egileok uste baitugu ideiarik onena etorkizun dagoela eta orain buruan daukagunak, dudarik gabe, zerikusia duela etorkizuneko ideia hobe horrekin.

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continuas navegando estas dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pincha el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies